Katalogoa
24 orduko epean, astelehenetik ostiralera, erantzuna emango duen zerbitzua:
·Hizkuntza zerbitzuak: Terminologia eta gramatika zalantzak argitu, itzulpenak bideratu eta egin, idatzitako testuak zuzendu. Itzulpen eta zuzenketa zerbitzuak, urtean 5.000 hitz guztira.
·Hizkuntza teknikoa normalizatu eta finkatzen lagundu. Lanerako behar den terminologia eta arloko hiztegia prestatzen lagundu
·Dokumentu ereduak sortzen lagundu. Erabilienak eta iraunkorrak diren dokumentuen eredu eta formatuak sortzen eta sistematizatzen lagundu
·Dirulaguntzen inguruko informazioa eskaintzea eta hauek kudeatzen laguntzea
·Udaletan eta bestelako erakundeetan euskara ikasteko eta hizkuntzen kudeaketan eragiteko dauden programen eta dirulaguntzen berri ematea
·Bikain eta beste ziurtagiriei buruzko informazioa eskaintzea eta izena ematen laguntzea
·Euskaraldiari buruzko informazioa ematea eta izena ematen laguntzea
·Euskararen aldeko ekimenen berri ematea eta parte hartzeko aholkularitza eskaintzea
·EUS domeinuari buruzko informazioa ematea eta harremana egiten laguntzea
·E-posta sinadurak, biografia digitalak… euskaraz jartzea
·Euskaraz lan egiten laguntzeko materialak sortuko dira
·Euskarazko gaitasuna eta laneko erabilera hobetzeko prestakuntza
·Telefonoz euskaraz hobeto aritzeko ikastaroa (A1-B1). Euskarazko deiak jasotzen direnean, hizkuntza irizpideak ezagutu eta nola jokatu ikasi
·Mezu elektronikoak idazten trebatzeko ikastaroa (B2). Ohiko mezu elektronikoak euskaraz idazteko gai izatea
·Euskaraz lan egiteko online baliabideak (B2). Euskaraz lan egiten laguntzeko online baliabideak ezagutzea eta erabiltzen ikastea



