H A B I A

LASAI

Abenduaren 4an jakinaraziko dira euskara sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresen izenak

Abenduaren 4an jakinaraziko dira euskara sustatzeko konpromisoa hartu duten enpresen izenak

2025-11-20 admin Comments Off

HABIA proiektuak atxikipen berriak ditu, izan ere, euskara sustatzeko konpromisoa hartu dute hainbat enpresek. Txorierri Zerbitzuen Mankomunitateak sustatzen duen egitasmoak, Eusko Jaurlaritza eta Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin batera, datorren abenduaren 4an egingo duen ekitaldian azalduko du zeintzuk diren enpresa horiek. 

Txorierriren nortasunean euskarak balio handia du, hori horrela, HABIAk zerbitzua eskaintzen die enpresei hizkuntzak kudeatzeko politikak zehazteko eta euskara egunerokoan integratzeko. Hizkuntzen kudeaketa onak balio erantsia ematen dio enpresari, besteak beste, talentua erakartzean zein lehiakortasunean eragiten baitu.

Ekimena 2024. urtean abiatu zen eskualdean, ekosistema egoki bat sortu eta euskararen erabilera lan-munduan indartzeko helburuarekin. Egun, 12 enpresaren eta 2 Lanbide Heziketako ikastetxeren atxikipena du, baina urtea amaitzerako kopuru hori handitu egingo da. Asmoa da, urtez urte, enpresa sare hori handitzen eta sendotzen jarraitzea. Enpresa berrientzako eredu eta pizgarri izan nahi du HABIAk.